XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ikus adibide batzu, nolaz den ohartzeko:
- nork bere errian (Txirrita)
- nork bere kontzientzia (Imaz)
- nork bere soberbia (Imaz)
- nork beria behar du (Pello Errota)
- nor bere bekatuagatik (Atsular)
.
Zenbatasuna eta nolatasuna Asko eta gutxi zenbatasuna azaltzeko erabiltzen dira azkeneko mendeetan.
Atsularrek ez du behin ere esaten:
- denbora asko edo
- denbora gutxi zera baizik:
- denbora luzea eta
- denbora laburra
.
Gauza bera maite izan aditzarekin: - oso maite edo - gogoz maite esaten da.
Baina gaurko egunean maiz entzuten dira besteok:
- oso denbora luzea
- asko maite zaitut
- gutxi maite du.
Baina zera dirudi: zenbatasuna =asko, gutxi nolakotasuna =oso, gogoz, erruz, txit, biziki, e.a.
ARIKETAK
Bete hutsuneak -... bere burua zuritu zuen /- Herri hartan... bere etxean bizi zen /-... berea Jainkoaren legea omen da /- Hobe da... bere bidetik ibiltzea /-... berak bere buruari eska diezaiola.